Nik ere defendatu nuen Errekaleor!!!

nik ere defendatu nuen Errekaleor

 

Laster lau urte beteko dira Errekaleorreko argi mozketatik. Lau urte, Iberdrolak, polizia-indarrek eskoltatuta, auzoa bortizki erasotu zuenetik. Lau urte gu itzaltzen saiatu zirela. Hala ere, auzodefentsak eta erresistentziak mugarri bat suposatu zuten eta argia itzuli egin zen.

Errekaleorreko auzokideek ez ezik, Gasteizekoek eta proiektua babestu zuten beste askok egindako ahalegin kolektiboari esker, eguzki-plakez elikatutako energia-uharte bihurtu ginen. Gaur egun ere zuen babesa eskertzen dizuegu. Oraindik ere borrokan jarraitzen dugu: hilabete honetan Errekaleorreko bi kide epaituko dituzte auzoa argi mozketatik defendatzeagatik. Lau urte geroago argi izaten jarraitzen dugu: "Nik ere Errekaleor defendatu nuen!"